Ekonomia

Prezioek behera egin dute Hego Euskal Herrian

Azaroan %0,3 jaitsi da KPI, eta horrenbestez, 2,6an kokatu da inflazioa.

2008ko abenduaren 12a
16:07
Entzun
KPI Kontsumorako Prezioen Indizea %0,3 jaitsi daazaroan Hego Euskal Herrian, INE Espainiako Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera. Probintzia guztietan merketu dira prezioak azaroan, gehien Gipuzkoan (%0,5) eta gutxien Nafarroan (%0,1); Araban zein Bizkaian %0,2 jaitsi dira. Petrolioaren merketzearen ondorio da, besteak beste, KPIren jaitsiera.

Azken hilabetetan beheranzko joera izan du KPIk, eta horren ondorioz, inflazioa jaitsi egin da. Hala, urtea hasi zenetik %2,3 igo da KPI eta horrenbestez 2,6an kokatu da inflazioa (urrian 3,7koa zen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.