Otsailetik martxora 0,9 igo zen KPI Gipuzkoan eta Nafarroan. Hala ere, urteko metatuan eta urte arteko alderaketan datu diferenteak ematen dituzte bi probintzia horiek: urtea hasi zenetik 0,1 egin du gora KPIk Nafarroan, eta, Gipuzkoan, berriz, 0,7. Hala ere, alderaketa urtebeteko epean eginez gero, Nafarroan zertxobait garestitu da bizimodua Gipuzkoan baino (Nafarroan 4,0 eta Gipuzkoan 3,8).
Era berean, martxoan KPIk igoerarik txikiena Araban izan du. Iaztik honako alderaketan, ordea, han garestitu dira gehien prezioak: 4,6. Urtea hasi zenetik 0,2 garestitu da bizimodua probintzia horretan.
Azkenik Bizkaian, 0,8 igo zen KPI iragan martxoan; urte hasi zenetik 0,2 egin du gora, eta iaztik 3,6.
Ekonomia
Prezioek gora egin dute Hego Euskal Herrian
INE Espainiako Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera, KPI Kontsumorako Prezioen Indizeak gora egin zuen Hego Euskal Herrian joan den martxoan. Gipuzkoan eta Nafarroan garestitu zen gehien bizimodua, eta Araban gutxien; baina, oro har, prezioak gora doaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu