Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) gora egin du martxoan Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.
Aurreko hilabetearekin alderatuta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %0,8 egin du gora, eta Nafarroan %0,7.
Aurreko urteko datuekin alderatuta, berriz, inflazioan ez da aldaketarik izan. Urte arteko tasa Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban %1,9an kokatzen da, eta Nafarroan %2,1ean.