Inflazio negatiboarekin jarraitzen du Hego Euskal Herriak, nahiz eta urrian prezioek gorakada bat izan duten; %0,8 igo dira. Hala ere, bizitzaren garestitzea finkatzen duen indikatzailea -%0,5ekoa da urrian urte arteko tasan. 2015eko inflazioa %0,1ekoa da; alegia, prezioak apenas mugitu diren lehen bederatzi hilabeteetan.
Lurraldeka, Nafarroa da inflazio negatibo handiena dauka, -%1ekoa; Bizkaian -%0,5ekoa da urte arteko tasa; Araban, -%0,4koa; eta Gipuzkoan, -%0,3koa. Alegia, prezioak merkatu egin dira aurreko urteko urriarekin alderatuta, nabarmen (%1) Nafarroan.
Jantziak eta oinetakoak, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak, irakaskuntza eta botikak igo dira gehien irailetik urrira. Erregai merkea, ordea, eragin handia izaten ari da, eta, gainera, beste produktu batzuen salneurriek ere behera egin dute. Kasurako, aisialdia eta kultura, hotelak eta jatetxeak, etxebizitza, komunikazioa eta garraioak jaitsi egin dira.