Uztailetik abuztura bitartean %0,1 garestitu dira salneurriak Hego Euskal Herrian, baina iaz baino merkeago jarraitzen dute. INE estatistika erakundeak emandako datuen arabera, urte arteko inflazioa -%0,4 izan da, hein batean elikagaien eta alkoholik gabeko edarien jaitsierak eraginda.
Iazko eta aurtengo abuztuak konparatuta ez ezik, urtarrileko eta abuztuko datuak alderatuta ere nabari da jaitsiera. Urtea hasi zenetik %1 merkatu da bizimodua.
Sei hilabetean hiru aldiz izan da inflazioa negatiboa, eta deflazio hotsak gero eta ozenagoak dira.