Kontsumo prezioen indizea

Prezioen hazkundea %1,6ra moteldu da azaroan

Hiru hilabete %2,2ko tasan izan ostean apaldu da inflazioa, erregaia eta argindarra merkatu egin direlako.

Erregaiak merkatu egin dira azken hilabeteetan. J.J.GUILLEN / EFE
Irune Lasa.
2018ko abenduaren 14a
12:39
Entzun

Urtea amaitzear, prezioen urte arteko hazkunde tasak behera egin du Hego Euskal Herrian, urriko %2,2tik azaroko %1,6ra. Beherakada horren oinarrian erregaien eta argindarraren prezioa jaitsi izana dago, joan den urtean handitu ziren baino gutxiago garestitu baitira.

Gutxiago garestitu diren erregaiek eragin zuzena izan dute garraio sektoreko prezioen hazkunde apalagoan. Hala ere, alor horretako salneurrien urte arteko hazkunde tasa %3 inguru izan da azaroan. Era berean, erregaiek zertxobait apaldu dute elikagaien prezioen garestitzea ere, %1eko tasaren ingurura. Berogailuetarako gasolioa eta argindarra ere iaz baino merkeago izateak moteldu egin dute etxebizitzako gastuen alorreko salneurrien igoera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.