Lan gatazka

Prokuradoreak Gantois auziperatu du, ofizialeen eskaria baietsiz

Jean Xabier Gantois promotorea auzitara eramateko eskatu zioten ofizialeek Baionako prokuradoreari, eta halaxe egitea erabaki du. Atxilotu eta deklarazioa hartu ostean "borondateaz abusatzea" eta "besteen ondasunez jabetzea" leporatu dio prokuradoreak. Ezin du departamentutik atera eta izenpetu behar du astero komisaldegian. Gantois sustatzaileak orubeak erosi, etxeak saldu eta ez die lana ordaintzen ofizialeei. .

2006ko azaroaren 20a
19:18
Entzun
Patrice Michel prokuradoreak astearte iluntzean hartu zituen ofizialeak eta polizia judizialari Gantois ikertzeko agindua eman zion. Horren ondoren atxilotu eta deklarazioa hartu ostean "borondateaz abusatzea" eta "besteen ondasunez jabetzea" leporatu dio. Ez dute espetxera eraman, baina ezin du departamentutik atera eta astero izenpetu beharko du komisaldegian.

Ofizialeei diru asko zor die Gantoisek, eta zorrak sortu zaizkie. Ezin zorrak ordainduta dabiltza, eta haietako batzuei ondasunak kentzeko prozedurak ere abian dira. Bada lantegia itxi behar izan duenik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.