1Zerga erreforma sakona. Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen zerga erreformarekin 120 milioi euro gehiago biltzea espero dute. Zerga erreforma hori Hego Euskal Herrikogainerako foru erakundeetan ezarriko balitz, 500 milioi euro gehiago bilduko lirateke.
2Azpiegitura handien berehalako atzerapena. Azpiegitura erraldoien inguruko eztabaida sakona eskatu dute. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 500 milioi euro baino «gehiago» eman dituzte azpiegitura horietarako. Atzerapenarekin diru kopuru hori beste norabide batean inbertituko lukete.
3Sektore publikoaren aldeko apustua. Zaintza legeak aitortutako eskubide subjektibo gisa ulertu behar dela uste dute. Zerbitzu publikoen sare barruan garatuko balitz, emakumeei lan merkatuaren ateak zabalduko lizkieke. Ondorioz, gastu sozialean inbertitzea gizartearen ongizatearen aldeko inbertsioa dela esan dute.
4Ehun produktiboa berritzeko inbertsio funtsa sortu. Euskal Herriko ekoizpen eredua «zaharkituta» geratu da; beraz, I+G+B areagotuko duen eta ehun produktiboa birsortuko duen diru poltsa «handi» bat.
5Eskualdekako eztabaida. Garapen eredu sozial eta ekonomikoari buruzko benetako eztabaida abiatzea.
6Banka nazional eta publiko baten aldeko apustua. Kutxabank pribatizatzeko saioei uko egin. Inbertsioa sektore estrategikoetara, enplegua sortzera eta herritarren onura bermatzera bideratuko lukeen banka eredua sustatu.
Proposamen sozioekonomikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu