Proposamenak

2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Ekintzaileak. Enpresa bat hamabost egun baino gutxiagoan sortu ahal izatea bideratu nahi du gobernuak.

Gazteen laneratzea. Lanbide zerbitzuan 20.000 gaztek laneratzeko banakako arreta jasotzea. Era berean, gazteak kontratatzeko ahalegina eskatuko die Lopezek EAEko hogei enpresa handienei.

Langabeak. Lanbide Heziketaren barnean 10.000 lagunentzako eskaintza egingo dute. Langabeek laguntzak izango dituzte atzerriko hizkuntzak ikasteko.

Enplegu publikoa. Funtzionarioei eta sindikatuei enplegu publikoaren «iraunkortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko ituna» eskainiko die.

Absentismoa. Gaixoaldiak kontrolatzeko programak indartuko ditu Osakidetzak.

Administrazioen egitura. Jaurlaritzak egin duen txostena Legebiltzarreko lan talde batean aztertuko da azaroaren 20ko hauteskundeen ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.