Proposamenaren gakoak

2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
1Sozietate zerga sinplifikatzea. Aldundiak uste du gaur egungo sozietate zerga nahasiegia dela, eta horrek «ingeniaritza fiskala» bultzatzen duela. Zerga errazagoa nahi du, «adar» gutxiagorekin.

2Diru gehiago biltzea. Lau urtean erdira jaitsi da enpresek beren irabazietatik pagatzen duten zerga. Beste zergena ez da hainbeste jaitsi.

3Kenkariak eta salbuespenak gutxitzea. Gaur egun kenkariz josita dago sozietate zerga. Aldundiak uste du gehienak ez daudela justifikatuta, ez dutelako inbertsioa edo enplegua sustatzen. Badira, aldundiaren iritziz, eragin kaltegarriak dituztenak ere: esaterako, finantza gastuengatik kenkaria emateak dakar enpresa askok maileguekin finantzatzea beren hedapena eta kinka txarrean geratzea krisia iristean. Gainera, diputazioak uste du atzerrian enpleguak sortzea errazten duela. Beste kenkari asko,berrikuntzei lotutakoa esaterako, kontrolatzen gaitzak direla dio.

4Oinarri negatiboak mugatzea. Gaur egun, enpresek aukera dute zerga txikiagoak pagatzeko urte batean izandako galerak berdintzeko. Enpresek hamabost urte dituzte horretarako, eta denbora luzeegia dela uste du aldundiak, bilketa baldintzatzen dutelako eta edozein erreformaren eragina mugatzen dutelako.

5Erregimen bereziak. Enpresak sustatzeko elkarteak (Nadalena, kasu) kendu nahi ditu, eta alderdi politikoak erregimen berezietatik atera nahi ditu. Kooperatiben erregimena auzitan jarri du, beste enpresek baino askoz gutxiago pagatzen dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.