ESPAINIAKO KOROA EUSKAL HERRIAN

Protesta artean hartu dute Gasteizen Espainiako erregea

Mercedes Benzeko lantegian izango da Juan Carlos Borboikoa, Iñigo Urkullurekin batera. Protestara deitu du EH Bilduk.

Mercedes Benzeko lantegia, Gasteizen. ARGAZKI PRESS
2014ko maiatzaren 20a
15:20
Entzun

Espainiako estatuburuaren bisitaren aurrean, protestara deitu du EH Bilduk. Gasteizen, Postetxearen aurrean elkartu dira, erabakitzeko eskubideari bai, inposizioei ez lelopean. Koalizioaren arabera, Espainiako erregea "herri honek bere etorkizunaren jabe izan ez dadin indarra erabiltzen duten erakusle nagusia da".

Sabino Cuadrak Amaiurko diputatuak hartu du hitza. Gogoratu du Juan Karlos Borboikoa zela estatuburua 1976ko martxoaren 3ko hilketak gertatu zirenean: "Eta orduan ez zuen denborarik izan hona etortzeko". Cuadrak salatu du egun ere ez zaiola "axola" langabetuek, jubilatuek edo pentsiodunek bizi duten egoera, eta "boterea dutenekin hitz egiteko" soilik etorri dela Euskal Herrira.

LABek ere protesta egin du goizean, baina Juan Karlos Borboikoa iritsi aurretik. Joseba Imanol Kortazar LABeko bozeramaileak jakinarazi duenez, protesta Espainiako estatuburuaren presentziagatik soilik egin dute: "Euskal Herriaren eskubide sozial eta politikoak ukatzen dituen proiektu ideologikoaren parte da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.