Protesta egin dute Australian etorkinek
SIDNEY. Errefuxiatu talde batek su eman zion atzo Sidneyko etorkinen atxiloketarako zentro bati, haien asilo eskaerak onartu ez zituelako. Inor ez zen zauritu. Azken urteetan paperik gabeko atzerritar asko ari da jasotzen Australia, Afganistandik eta Sri Lankatik batez ere. Atxilotu ostean, urtebete ere pasatu dezakete kartzelan euren egoera bideratu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu