Lan istripuak

Protesta egin dute sindikatuek, Gasteizen hil zen beharginaren heriotza salatzeko

Lan istripu gehiagorik ez. Prekaritatea hiltzailea lelopean, elkarretaratzea egin dute Gasteizen. Prekaritateak lan istripuekin "lotura zuzena" duela salatu dute.

Elkarretaratzea egin dute sindikatuek eta enpresa batzordeak, Gasteizko Michelinen lantegiko lan istripua salatzeko. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko abuztuaren 3a
16:31
Entzun

Sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute Gasteizko Correos plazan, Lan istripu gehiagorik ez. Prekaritatea hiltzailea lelopean. Deialdiarekin bat egin du langile batzordeak.

Ohar batean, LABek elkartasuna adierazi die hildakoaren gertukoei, eta prekaritateak langileen osasunean dituen ondorioak salatu ditu: "Osasuna galtzea eta lan istripuak ez dira lanaren ezaugarriak, lan eredu jakin baten emaitza ankerra baizik". CCOOk "onartezintzat" jo du lan istripuz hildako pertsona kopurua, eta "inplikazioa" eskatu die horrelakoak eragozteko ardura dutenei.

Igeltsero bat hil zen abuztuaren lehenean, Gasteizko Michelinen pneumatiko lantegiaren kanpoaldean. 57 urte zituen, eta azpikontratatuta jarduten zuen igeltsero lanetan. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundearen arabera, zapalduta hil zen behargina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.