Protesta eta grebekin egingo diote harrera Merkeli Atenasen

2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Greziako Gobernuak polizia erakustaldi batekin ziurtatu nahi du Angela Merkelen bisitaren arrakasta. 6.000 eta 7.000 polizia artean hedatuko ditu Atenasko kaleetan, protestak ez daitezen iritsi Alemaniako gobernuburuak bisitatuko dituen lekuetara, Parlamentua edo lehendakariaren egoitzara, besteak beste. Alemaniaren enbaxada eta herrialde hartako enpresa esanguratsuen bulegoak ere babestuko dituela agindu du Gobernuak. Sindikatuek eta ezkerreko oposizioak lau orduko lanuzte batekin eta manifestazioekin egin nahi diote harrera Merkeli, azken bi urte eta erdiotan greziarrek pairatu duten austeritate dosi bortitzaren erantzule nagusia dela uste baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.