ERREFUXIATUEN KRISIA

Protesta futbolean, errefuxiatuekiko tratua salatzeko

AEL Larissa eta Akharnaikoseko jokalariek eserialdia eginez ekin diote partidari.  [Youtube]https://youtu.be/HkCsY8Zadzo[/Youtube]

2016ko urtarrilaren 30a
17:41
Entzun

Ostiral iluntzean jokatu zuten Greziako Ligako bi taldeek, baina ezohiko moduan hasi zuten partida. Epaileak hasiera eman, eta eseri egin ziren jokalari denak, entrenatzaile eta ordezkoekin batera. Bi minutuz egon ziren horrela, beren herrialdeetako gatazketatik ihesi doazenen heriotzak eta haienganako tratua salatzeko.

Estadioan, protestaren berri eman zuten: "AELen administrazioak, entrenatzaileek eta jokalariek bi minutuko isilunea gordeko dute, Egeo itsasoan Europako Batasunaren eta Turkiaren axolagabekeriaren ondorioz egunero bizia galtzen jarraitzen duten ehunka umeen oroimenez".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.