Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren aurkako jarreran, hitzetatik harago ekintzara jotzea erabaki zuen LABek. Bilera hastera zihoala, sindikatuko 30en bat kide Eusko Jaurlaritzako egoitzaren barrura sartu ziren, eta «Langileoi iruzurrik ez. Demokrazia!» zioen pankarta zabaldu zuten, sirena hotsek lagunduta. Segurtasuneko langileak ez aurrera ez atzera gelditu ziren, ahalik eta Ertzaintza bertaratu zen arte. Eraikina uzteko eskatu, eta kanpora irten ziren LABeko kideak.
Han jarraitu zuten protesta. «Mahai hau iruzur hutsa da», kexu zen Xabier Ugartemendia LABeko ordezkaria. «Ez du langileen egoera kontuan hartzen, eta baldintzak hobetzeko ez du ezer egin nahi». Mahaiari leporatu zion Confebasken «prekaritatea zabaltzeko plana» hedatzea, eta «Urkulluren neurri neoliberalak» zuritzea.
Protesta Jaurlaritzara sartu du LABek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu