G20koen goi bileraz gain, G20koen kontrako hainbat mobilizazio egiten ari dira egunotan Cannesen eta inguruko hirietan. Atzo ekitaldi sinbolikoak izan ziren. Protesta egiten ari direnen eskaeretako bat finantza operazioei tasa bat ezartzea da, Tobin tasa. Tasaren aldeko ekitaldia egin zuten atzo Nizan. Munduko agintari nagusiez mozorrotutako hainbat lagunek Tobin tasaren aldeko agiria sinatu zuten hondartza inguruan, Robin Hoodek bultzatuta (Robin Hood tasa ere deitzen diote). Horrez gain, G20koen kontrakoek garbiketa taldeak osatu eta zenbait bankuren bulegoetako kristalak garbitu zituzten.
Herenegun milaka lagunek parte hartu zuten G20koen kontrako manifestazioetan, Nizan. Bertan Herrien Goi Bilera egiten ari dira. Gaur amaituko da. Gaur bertan zerga paradisuen kontrako mobilizazioa egingo dute, Monakon.
Segurtasun neurriak oso handiak dira. 12.000 polizia inguru daude goi bileran parte hartuko duten 12.000-15.000 lagunak babesteko. Hiriko erdigunea itxita dago, eta bertako bizilagunek baimen berezia behar dute etxera joateko.
Protesta mobilizazioak egiten ari dira Nizan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu