LAN ERREFORMAREN AURKAKO PROTESTAK

Protesta ugari egin dituzte Baionan lan kodearen erreformaren aurka

Milatik gora lagun bildu dira Baionan erreformaren kontrako manifestazioan. Goizean Bokaleko portuko sarrera irteerak blokeatu dituzte 200 langilek. Jende andana Baionako manifestaldian @jusquauretraitk @berria pic.twitter.com/RCRZjtwpo5 — Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2016(e)ko maiatzak 26

2016ko maiatzaren 26a
07:46
Entzun

Frantziako Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurkako protestek ez dute etenik Ipar Euskal Herrian. Protesta eguna dute gaur, eta goizeko mobilizazioen ostean, eguerdian Baionan Jusqu'au Retrait kolektiboak Frantziako Bankua blokeatu du. Bankura dirua sar dadin oztopatzea zuten helburu, baina gutxigatik ez dute lortu.

Aurretik goizean jende andana bildu da Baionan lan kodearen aurkako manifestazioan. "Lan legearen kontra, bloka, bloka, blokatu" oihuka Baionako kaleak hartu dituzte manifestariek. Intersindikalaren iniziatibaz Baionako San Leon itzulgunea blokeatu dute manifestariek.

Goizean goiz, berriz, Celsa enpresako bidegurutzeko lau sarrerak blokeatu dituzte, zirkulazioa geldituz. 200 langile inguruk parte hartu dute. Beste protesta ekintza bat iragarri dute 13:00erako.

Frantziako Gobernuak aurrera atera nahi duen lege kodearen erreformaren aurka ari dira protestan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. 09:00 inguruan hasi dira protestan, eta 10:00 inguruan eten dute. "Lan legearen kontra, bloka, bloka, blokatu" oihukatu dute, besteak beste.

Tentsio uneak izan dira: kamioi bat indarrez pasatu da, grebalari batzuk lurrera botaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.