Protestak eta bisitak Iberdrolaren dorrean
BILBO. Gaur eguerdian inauguratuko dute Bilbon Iberdrola dorrea. Euskal Herriko eraikinik garaiena da, eta han jarri du egoitza berria argindar konpainiak. Patxi Lopez lehendakaria eta Espainiako errege-erreginak izango dira aurkezpen ekitaldian. Kanpoan, ezkerreko alderdiek, hainbat sindikatuk, ekologistek eta beste hainbat taldek Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatuko diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu