Ekonomia

PSE-EEk eta PPk atzera bota dituzte osoko zuzenketak Eusko Legebiltzarrean eta EAJ abstenitu egin da

Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuak "halabeharrez" direla zorrotzak esan du Agirrek. Gaurko bozketaren ostean tramitazioak aurrera jarraituko du.

2011ko abenduaren 9a
15:19
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatu dituzte gaur Eusko Legebiltzarrean, eta PSE-EEk eta PPk atzera bota dituzte. Aralarrek, EAk, EBk eta UPDk aurkeztu dituzte osoko zuzenketak, baina Jaurlaritza babesten duten bi alderdien kontra bozkatu dute. EAJ abstenitu egin da.

Aurrekontuak orain Eusko Jaurlaritzari itzuliko dizkio Legebiltzarrak eta tramitazioak jarraituko du. Gaurko bozketaren ostean, aurkeztutako 1.811 zuzenketa partzialak eztabaidatzen hasiko dira batzordean. Aurrekontua abenduaren 23an bozkatuako dute Eusko Legebiltzarrean.

Carlos Agirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan du "halabeharrez" direla aurrekontuak zorrotzak. 10.449 milioi eurokoa da aurkeztu duten aurrekontua, aurtengoa baino %1 txikiagoa. Agirrek esan du orain arte Jaurlaritzak gastuei eusten egin diola aurre krisiari, baina diru-sarrerak ere murriztu egin direla esan du, eta ondorioz adostutako zergen presio fiskala %3,5 handitu beharko dela gaineratu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.