Qatarrek 300 milioi euro inbertituko diru kutxetan
DOHA. Espainiako enpresetan 3.000 milioi euroko inbertsioa agindu dio Qatarreko gobernuak Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteari. Diru horretatik 300 milioi aurrezki kutxetara joango dela aurreratu du Espainiako Gobernuak. Beste diru guztiaren helburua ez dute jakinarazi, baina telekomunikazio eta energia sektoretan ekarpen esanguratsuak egingo direla ziurtatu dute. Qatarretik Arabiar Emirerri Batuetara joan da Rodriguez Zapatero, inbertsio bila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu