AIAC American Industrial Adquisition Corporation inbertsio funtsak Ramon Vizcaino Oiartzungo enpresako bazkideei baieztatu die utzi egingo duela hor dituen akzioak eta kudeaketa. Ondorioz, lantokia jaberik gabe geratu da, eta egitasmoa salbatzeko planik ere ez dauka.
Donostiako notariotza batean bildu da gaur Ramon Vizcainoko akziodunen batzarra, eta han berretsi die neurria Peter Graham AIACko zuzendaritzakideak akziodunei: Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Kutxari. Jaurlaritzak erantzun du ez duela onartzen erabakia, eta aztertu egingo du AIACri erantzukizunik eskatzeko aukerarik ba ote den.
Uztailean enpresa bere gain hartu zuen AEBetako inbertsio funtsak, baina urtarrilaren bukaeran jakinarazi zuen proiektua utzi egingo duela.
Enpresa nora ezean geratu da, Jaurlaritzaren industria planaren zain. Laurehun lagun ditu Ramon Vizcainok, eta 50 milioi euroko zorra.
ekonoMIA
Ramon Vizcaino utzi egin duela baieztatu du AIACk
Oiartzungo enpresako akziodunen batzarra egin dute gaur. Laurehun langile ditu, eta 50 milioi euroko zorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu