Ramon Vizcaino enpresako zuzendaritzak jakinarazi duenez, lana erregulatzeko dosier bat aurkeztear dira datozen 48 orduetan. Agustin Bontigui zuzendariordeak esan duenez, atzo iritsi zuten akordioa eta txostena amaitzen ari da.
Zazpi hilabete soldatarik jaso gabe daramatzate langileek, baina erregulazio dosierra onartzen denean langabeziagatik dagokien diru saria jaso ahal izango dute. "Langileentzat hori zen konponbiderik onena", esan du Bontiguik.
Ekonomia
Ramon Vizcainoko zuzendaritzak lana erregulatzeko espediente bat aurkeztuko du
Dosierra onartzen dutenean, lantegiko 400 langileek langabeziari dagokion diru saria jaso ahal izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu