Erreskatea Espainiarentzat

Ratok uko egingo dio 1,2 milioi euroko kalte-ordainari

2011n bankuetako goi kargudunek eginiko 66 lege hauste larri atzeman ditu Espainiako Bankuak

Erredakzioa
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Rodrigo Ratok uko egin dio Bankiako presidente kargua uzteagatik zegokion 1,2 milioi euroko kalte-ordainari. Modu horretara, banku sektorean lan egiten jarraitu ahal izango du, kalte-ordaina kobratzeak bi urtez sektore horretatik apartatzera behartuko baitzukeen. Ratok iazko irailean hartu zuen Bankiako presidente kargua, eta aurtengo maiatzean utzi, erakundeak sekulako zuloak zituela jakin zenean. Iaz, 3.318 milioiren galerak izan arren, 309 milioiren irabaziak iragarri zituen Bankiak. Azkenean, 23.465 milioiko laguntza eman behar izan dio estatuak.

Ikusteko dago Bankian egindako lan penagarriagatik zigortuko duten ala ez. Baina, itxura guztien arabera, epaitegietara joan-etorri batzuk egitea egokituko zaio UPDk eta Manos Limpiasek jarritako salaketengatik. M-15 mugimendua ere dirua biltzen ari da Rato eta beste batzuk auzitara eramateko.

Jadanik zigortu dituztenak beste batzuk dira. Espainiako Bankuak iazko ekitaldiari buruzko txostenean dio krisia hasi zenetik finantza erakundeetako 165 goi karguduni zabaldu dizkiela espedienteak, erakundeen kudeaketan lege hauste eta irregulartasunak egin dituzten susmopean. Azken urteetan lege hauste larriak izugarri ugaritu direla ere badio, gainera: 2011n 66 kasu atzeman zituen, 2010ean 38 eta 2009an 25. Txostenak dio horietatik 40 aurrezki kutxa bakar bateko arduradunei dagozkiela, Cajasurrekoei, hain zuzen. Guztira, 2,4 milioi euroko isuna jarri zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.