krisia Eurogunean

Raxoi: "Frogatu da ez genuela munduko finantza sistemarik onena"

Europak Espainia erreskatatzea erabaki eta lau egunera azaldu da gobernuburua Kongresura azalpenak ematera.

2012ko ekainaren 13a
11:24
Entzun

Europak Espainia erreskatatzea erabaki eta lau egunera azaldu da Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentea Kongresura azalpenak ematera —igandean hedabideen aurrean mintzatu zen—, eta aitortu du finantza sistema ez dutela sasoiko. "PSOEk esaten zuen munduko finantza sismetarik onena genuela, baina orain frogatu da hori ez dela hala, eta horregatik zuzendu gara Europako Batasunarengana".

Beste herrialdeekiko hiru urteko atzerapenarekin jokatzen ari direla esan du gobernuburuak. 2009an EBko hainbat herrialdek bankuei laguntzeko 1,5 bilioi euro erabili zituztela adierazi du.

Raxoiren arabera, Espainiak une hauetan ez zituen 100.000 milioi euro horretarako, eta gustura azaldu da Europak emango duelako dirutza hori.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak esan du laguntza horrek herritarrei ez diela kosturik suposatuko.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak EBren laguntzari jarraipena egiteko Kongresuan batzorde bat sortzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.