Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuak esan du Europako Batasunari erreskatea ez eskatzeko erabakia hartu dutela. Hori, oraingoz. Izan ere, ez du baztertu etorkizunean iritzia aldatzea gobernuak eta Europari laguntza ekonomikoa galdegitea. "[Europako Banku Zentraleko buru] Draghik herrialde denen eskura jarri duen mekanismoa bada erreskatea, zergatik egin behar diot nik uko?".
Europako Batzordearen azkeneko batzarrari buruzko azalpenak eman ditu Raxoik Kongresuan. Haren arabera, erreskateak ez lieke bermatuko ekonomia hobetzea edo arrisku saria jaistea. Gaineratu du Europak ez diola baldintzarik jarri laguntzaren truke.
CiU eta EAJ erreskatea eskatzearen alde azaldu dira.