Monti efektuaren pareko eragina izaten ari da Raxoi efektua ere: oso gutxi. Merkatuek ez zioten jaramon handirik eginEspainiako hauteskundeetan PPk gehiengo osoz irabazi izanari, eta estatu horren zor subiranoa zigortzen jarraitu zuten: arrisku saria 441 puntutik 464ra igo zen. Madrilgoa izan zen, gainera, emaitza okerrenak eman zituen burtsa: Ibex 35 indizea %3,48 jaitsi zen, %2,62 Londreskoa eta %3,35 Frankfurtekoa. Hasieran bilakaera hobea zuen Madrilgoak, baina AEBetan defizitari buruzko kezkak zabaltzen hasi orduko gorrira egin zuten merkatu guztiek.
Jaitsiera handiak izan zituen Parisko Cac-40 indizeak ere, %3,41ekoa hain zuzen ere. Horren atzetik legoke Moody's agentziak ohartarazi diola Frantziako Gobernuari agian kalifikaziorik gorena kendu beharko diola bere zorrari.
Raxoiren garaipenak ez du eragotzi arrisku saria igotzea eta burtsa asko jaistea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu