Espainiako Gobernuak hartu dituen azken neurriak salatu dituzte sindikatu eta gizarte eragile batzuetako ordezkariek gaur Bilbon, prentsaurreko batean, eta datorren asteartean eta asteazkenean mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute. Deitzaileen artean dira, besteak beste, ELA eta LAB.
BEZ igotzea eta langileen publiko edota langabezia prestazioen murrizketak testuinguru berezian ematen direla uste dute, batetik bankari 100.000 milioi euro emango dizkiolako Europako Batasunak, eta Espainiako Gobernuak, aldi berean, 68.000 milioi euro murrizteko asmoa agertu duelako. Sindikatu eta gizarte eragileen arabera, "azken urteotako murrizketa sozialik handiena da".
"Ozen" aldarrikatu dute "alternatiba errealak" badaudela. "Borondatea politikoa badago, bestelako neurriak aplikatu litezke. Krisiaren bidezko irteera, murrizketen ez aplikazioan eta zerga zein politika sozialean aldaketa batean dago".
Murrizketak bertan behera uzteko exijitzeaz gain, Hego Euskal Herriko erakundeei dei egiten diete haiek ezarri ez ditzaten.
Asteartea, 11:00: Gasteizen Lanbideko eta Iruñean Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoen aurrean elkarretaratzeak.
Asteazkena, 19:00: Kazerolada-elkarretaratze zaratatsuak eskualdetako ohiko lekuetan.