Langile batzordeko iturrien arabera, erregulazioaren negoziazioak "akordio on batekin" amaitu dira. Urteko 45 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, gehienez 42 hiletan lan erreforma indarrean sartu aurreko denboran; eta 33 eguneko ordaina 24 hilabetez lan erreforma ezarri zenetik aurrera.
Komunikazio eta marketing arloan egiten du lan enpresak, eta hainbat argitalpen kaleratzen ditu: Arte y Cemento, Actualidad Aseguradora eta Ingeniería Química, besteak beste. Aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du.