Langile batzordeko kideek agertu dutenez, batzar horiek egiteko berezko lekua lantegia bera da, eta ez dute inolako arrazoirik ikusten kanpoan egiteko. Ondorioz, fabrikatik kanpo ez direla zuzendaritzarekin batzartuko iragarri dute.
Era berean, ez daudela kalteordainak eta tankerakoak negoziatzeko prest agertu dute irmo, lantegia ez ixtea dela eurek mahai gainean jarriko duten irtenbide bakarra.
Ekonomia
Reckitteko langileak ez dira joan enpresa zuzendaritzak deitutako batzarrera
Reckitt Benckiser multinazionaleko zuzendaritzak bilera batera deitu du gaur langile batzordea, Gueñes itxi asmo duten lantegiko beharginei zer irtenbide proposatzen dieten adierazteko. Langile batzorea, ordea, ez da bilerara joan. Izan ere, batzarra lantegian bertan barik Bilboko hotel batean jarri duela zuzendaritzak salatu dute. Halaber, gaur goiza arte ez diete esan bilera noiz egingo zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu