Renaultek 3.125 milioi euroren galerak izan ditu
PARIS. 571 milioi irabaztetik 3.125 milioi euro galtzera pasatu da Renault autogilea urtebetean. Galeren erdiak beste enpresetan dituen partaidetzengatik izan dira. Hain zuzen, 902 milioi Nissanen galdu ditu; 370 milioi Avto Vazen eta 301 milioi Volvo Trucksen. Aurten irabaziakespero ditu Thierry Moulonguet finantza arduradunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu