Lan istripua

Renfeko lanen segurtasunaz arduratzen zen ingeniaria hil da Alegian trenak harrapatuta

Eguerdian gertatu da lan istripua. 28 urteko O.A.F. zen hildakoa. Renfek kontratatutako Ingenieria y Prevencion de Riesgos enpresarentzat ari zen lanean. Gertatutakoa ikertzen ari dira.

2008ko maiatzaren 13a
18:48
Entzun
Tren batek Renfe enpresako langile bat harrapatu du gaur eguerdian Alegia (Gipuzkoa) parean, eta hil egin da. Trenbidean ari zen beharrean, eta kolpea eman dio trenak. Zaurituta geratu da eta medikuek artatu egin dute; hil egin da, baina.

Gizonezkoa da hildakoa, 28 urteko O.A.F. ingeniari teknikoa, eta Adif-ek kontratutako Ingenieria y Prevencion de Riesgos enpresarentzat ari zen lanean. Laneko segurtasunaz eta osasun arazoen aurreikuspenaz arduratzen zen.

Istripuaren ondoren tren zerbitzua ez dute eten. Ezbeharra nola gertatu den ez dago argi, eta jazotakoa ikertzen ari dira.

LAB sindikatuaren arabera, aurten lan istripuz Euskal Herrian hil den 38. langilea da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.