Repsol-YPFren egoera Argentinan

2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
1Aurrekariak. Repsolen eta Argentinako administrazioen arteko kalapita orain dela hilabete batzuk hasi zen. Sei probintziatan petrolioa eta gasa ustiatzeko hemeretzi baimen kendu zizkioten Repsol-YPFri.

2Arrazoiak. Argentinako gobernua kexu da Repsolenkudeaketarekin. Irabaziak dibidenduak ordaintzeko erabili izana leporatzen diote, inbertsioak indartu beharrean. Iaz Argentinan sekula baino gehiago inbertitu zuela erantzun du Repsolek: 3.266 milioi dolar.

3Vaca Muerta. Iaz, aurkikuntza garrantzitsua iragarri zuen Repsolek. Neuquenprobintzian petrolio eta gasez-konbentzionaleko gordailu erraldoia aurkitu zuela iragarri zuen. Vaca Muerta izeneko gunean 927 milioi upel daudela kalkulatu du Repsolek. Honezkero martxan dago ustiapena.

4Repsolen kontuak. Produkzioaren eta irabazien erdia eman dio YPFk Repsoli azken urteetan. YPFk 8.000 milioi euro balio du burtsan. 21.330 milioiko kapitalizazioa du Repsol-YPF osoak, berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.