Repsol erregaien arloko multinazional handiak Energie Berrien Negozio Unitateko zuzendari izendatu du Josu Jon Imaz EAJko presidente ohia. Politika utzi ondoren Petronor findegiko presidente kargua hartu zuen Imazek; Repsolena da Petronorren kapitalaren %85,98.
Petronorrek eta Repsolek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, garraioarekin lotutako bioenergia eta energia berriztagarrien proiektuak gidatuko ditu Imazek, eta baita CO2 murrizketarekin zerikusia duten negozioak ere.
Ekonomia
Repsoleko Energia Berrien zuzendari izendatu dute Josu Jon Imaz
Kargu berri hori hartzeaz gain, Petronorrek lehendakari izaten jarraituko du. Hain zuzen ere, Repsol da Petronorreko akziodun nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu