Rezola porlan enpresak datozen lau urteetarako lan erregulazio txosten bat aurkezteko asmoa iragarri du. Txosten horren arabera, 38 langile kanporatuko lituzkete guztira enpresak Arrigorriagan eta Añorgan dituen lantegietan.
Lan erregulazio txosten "ez traumatikoa" aurkeztuko dute, enpresaren arabera. Kaleratuak izan daitezkeen langileez gain, besteei ere eragingo die txostenak: 60ri lau hilabetez ezarri nahi diete lan erregulazio txostena, eta aurtengo soldata izoztea ere proposatuko du enpresak.
Bi lantegietako langile batzordeak batzartu dira, eta adierazi dute ez dutela enpresako zuzendaritzaren proposamena onartuko.