Telekomunikazioen arloan merkatu bateratuta lortzeko asmoan, urrats berri bat egin du Europako Batzordeak. "Azken 26 urteetako handizaleena", haren esanetan. Aldaketa ugari dakartza erreformak. 2014ko uztailean igarriko dira lehen ondorioak. Ez da ordaindu beharrik izango Europako Batasuneko gainerako herrialderen batean deiak jasotzeagatik. Nazioateko deiek ere kostu mugatuta izango dute. Sakelakoen artean, gehienez ere 19 zentimo minutuko, BEZ kontuan hartu gabe. Roaming-a gradualki joango da desagertzen, eta 2016an ezabatuko da erabat.
Internetek nabigatzearen gaineko aldaketak ere badira. Brusela konturatu da zenbait herrialdetan operadoreek moteldu edo blokeatu egiten dituztela Skype edo Whatsapp bezalako zerbitzuak. Galarazi egingo du hori, baina konpainiek aurrerantzean ere izango dute aukera zenbait zerbitzugatik gehiago kobratzeko.
Proposamenari buruzko xehetasun gehiago gaur emango ditu Neelie Kroes Agenda Digitaleko komisarioak. Europako Legebiltzarrean eztabaidatu beharko da gero, eta 28 herrialdeen oniritzia ere beharko da. Telekomunikazio konpainia handiak Bruselak planteatutakoaren aurka agertu dira.