enpresak

Ros Casaresen 125 langileetatik 59 kaleratu nahi dituztela dio ELAk

Sindikatuak salatu du zuzendaritzak Espainiako Gobernuaren aurrean aurkeztu duela erregulazioa, eta horrela Gasteizko enpresa batzordeak horri eman diezaiokeen erantzuna "zaildu" nahi duela. 

2013ko martxoaren 12a
15:44
Entzun

ELAk kritikatu du Ros Casaresek kaleratzeak Madrilen negoziatu nahi duela, kaleratzeek %90ean Arabako plantei eragiten dietenean. Horrek erakusten du, ELAren arabera, enpresak "era guztietara" saiatzen direla "ELA bezalako sindikatuekin" ez negoziatzen, "beste batzuekin errazagoa" zaielako. 

Erregulazioa bertan behera uzteko deia egin dio sindikatuak zuzendaritzari, eta ireki dezala negoziaziorako prozesu bat. Gasteizko planten bideragarritasuna eta lanpostuei eutsiko diela bermatzen ez badu, "lan gatazka handi bat" hasiko dela ohartarazi du.

Produktu siderurgikoen banaketaz eta eraldaketaz arduratzen da Ros Casares.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.