Etxetresnak ekoizten dituen RTV Bermudezeko 64 langileek greba egin zuten atzo, ELAk bidalitako oharraren arabera. Ez da lehen greba eguna izango. Uztailean zehar beste zazpi egunetan deitu dute lanuztera. Langileek zuzendaritzari eskatzen diote aurreko urteko KPI gehi %3ko soldata igoera 2003an eta 2004an, 16 orduko lanaldi murrizketa urte bakoitzeko eta jaiegunen egutegia mantentzea.
>
RTV Bermudezen, lehen greba eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu