Kostu txikiko aire konpainien artean Europan lidergoa duen Ryainairrek 64,4milioi euro irabazi ditu bigarren hiruhilekoan, erregaien garestitzeari aurre eginez. Bidaiari kopuruaren hazkundeak ahalbidetu ditu emaitza on horiek: hiru hilabetean, %30 bidaiari gehiago izan dira Ryanairren hegazkinetan, 8,5 milioi guztira. Uztaileko Londresko erasoen ondorengo egunetan salmentak jaitsi egin zirela aitortu du konpainiak, baita eraso gehiagok emaitzetan eragin dezaketela ere.
Ryanair kostu txikiko aire konpainiak %21ean hobetu ditu mozkinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu