Ryanairrek iaz baino zazpi aldiz gehiago irabazi du
LONDRES. Azken asteotan polemika sortu dute Ryanair hegazkin konpainiak dirua aurrezteko indarrean jarri nahi dituen neurriek. Ez dirudi, ordea, oraingoz gauzak hain gaizki doazkionik. Lehen hiruhileko fiskalean, apiriletik ekainera, 136,5 milioi euro irabazi ditu, iaz epe berean baino ia zazpi aldiz gehiago. Erregaiak merkatu izanak lagundu dio horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu