Sagardotegi batzuk ateak zabaltzekoak dira egunotan

Zerbitzua eserita emango da, eta sagardoa botilakoa izango da. Txotxa modu puntualean eta talde txikitan egingo dute.

Zabala sagardotegia, Adunan. ANDONI CANELLADA / FOKU
Irune Lasa.
2020ko maiatzaren 28a
19:21
Entzun

Itzuli da sagardoa sagardotegian edateko aukera, leuntzearen bigarren fasearekin. Euskal Sagardoa jatorrizko deiturak jakinarazi duenez, sagardotegi batzuek ateak irekitzea erabaki dute udari begira, eta bai barrualdean bai terrazetan %50eko edukiera errespetatuz. Aldiz, beste sagardotegi batzuek, txotx sasoian soilik zabaldu ohi dutenak asko, amaitutzat eman dute 2020ko denboraldia.

Joan den astean, sektorearentzako formakuntza ikastaro trinko bat izan zen, eta 55 sagardotegik parte hartu zuten, ateak berriz zabaltzeko protokoloak ezagutzeko.

Sagardotegiek abagune honetan aukera bereziak izan ditzakete, hala nola natur ingurunea eta espazio zabalak. Zerbitzuak ere egokitu ditzakete. Normaltasun bidean oraindik, sagardotegietako zerbitzua eserita izango da, nagusiki botilako sagardoa eskainiko da, eta txotxa egiteko aukera ere izango dela azaldu du Euskal Sagardoak: «Kasu batzuetan, modu puntualean eta talde txikitan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.