Sailburuak informaziorik ez diela ematen salatu dute ELAk eta CCOOk

LABek uste du erakundeak eta patronalak esku hartuta daudela espedienteen bidez ikara zabaltzeko

Erredakzioa
2009ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak lan erregulazioei buruzko informazioa ezkutatzen diela ziurtatu dute ELAk eta CCOOk. Joseba Azkarraga Lan sailburuak erantzun die erabakitako dosierrei buruzko informazioa baizik ez dietela ematen sindikatuei, «aurkeztutako batzuk aldatzen direlako eta beste batzuk kentzen».

Joseba Villareal ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren arabera, Azkarraga ez da «serioa», ez baitizkie sindikatuei espedienteei buruzko informazio gaurkoturik ematen. Villarrealek uste du sailburua dosierrakaurkeztu dituzten enpresen alde lerratu dela, txosten batzuen irakurketa «okerra» egiten duelako.

CCOOk ere «neurria ez ematea» egotzi dio Azkarragari: «Berriro ere hedabideen aurreko agerraldi baten bidez jakin dugu nola ari zaion krisia euskal enpresei eta langileei eragiten».

LAB ere haserre azaldu zen Eusko Jaurlaritzarekin, baina batez ere «datu partzialak» ematen dituelako, «hauteskundeetako interesen arabera». Hau da, erregulazio espedienteei buruz hitz egiten duela, baina ez, ordea, aldi baterako kontratua izan eta lanpostua galdu dutenei buruz. LABek uste duenez, Jaurlaritza eta patronala esku hartuta daude erregulazioen bidez gizartea «ikaratzeko». «Langileak mediatikoki beldurtuta, lortu nahi dute enpresa batzordeek enpresak aurkeztutako akordioa onartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.