«Sakrifizioekin» jarraituko du Generalitateak

Erreformak eta gastu murrizketak «bizkor» egiteko, presioa egin diote Raxoiri Merkelek eta 'rating' agentziek

Erredakzioa
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Katalunian, defizit publikoa mila milioi euro gutxitzeko «sakrifizio» gehiago egin beharko direla iragarri du Artur Mas presidenteak. Langile publikoei soldatak jaitsiko dizkie 2012an, eta goi kargudunei aparteko sarietako bat kenduko die. Uraren, erregaiaren eta unibertsitatearen gaineko tasak handituko ditu, eta sendagileek errezetatutako botiken gaineko tasa bat sortuko dute, «sistema gehiegikeriaz ez erabiltzeko».

Espainian, artean presidente kargua hartu ez duen arren, gero eta presio handiagoa du Mariano Raxoik erreformak bizkor egin ditzan. Angela Merkelek eskutitz baten bidez zorionak eman dizkio PPko buruari, eta «berandutu gabe» erreforma egiteko eskatu dio, «espainiar herriaren sostengua jaso duelako». Alemaniako kantzilerrak bezalaxe, gastua gutxitzeko «erreforma erradikalak eta asmo handikoak» galdegin dizkiote Standard & Poor's eta Fitch kalifikazio agentziek ere, «merkatuei ustekabe onak emateko».

Oraingoz, merkatuen aldetik ustekabe txarrak baizik ez ditu jasotzen Espainiak. Atzo, %5,11eko interesa pagatu behar izan zuen hiru eta sei hileko zor bonuen truke. Urrian %3,302 pagatu behar izan zuen. Greziak ere ez du hainbesteko interesa ordaindu behar zor horren truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.