Salatu dute Rinderrek Foruko lantegia «hiltzen utzi» duela

2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Martxoaren 31n amaituko da ForukoRinder Industrial enpresak (Bizkaia) aurkeztutako erregulazio espedientea. Hura amaitutakoan beste bat aurkeztuko duela jakinarazi du zuzendaritzak, urtea amaitu arte, eta lantegia ixteko asmoa ere erakutsi du. 84 langile aritzen dira lantokian. Enpresak hilabete eta erdi zor die gaur egun soldatetan, eta aurtengo KPI igoera ez die aplikatu. Egoera salatzeko, greba egingo dute beharginek hilaren 28an, ELAk, LABek eta UGTk deituta. Aurrerantzean mobilizazio gehiago egitea ere ez dute baztertu.

«Foruko langileok urteetan sortu dugun aberastasunari esker sortu dute taldea, nazioarteko inperioa. Eta, orain, lantoki hau itxi gura dute», salatu dute beharginek. Euskal Herrian nahiz nazioartean hainbat lantoki ditu Rinderrek: Gasteizen, Iruñean, Zamudion, Indian hiru eta Vietnamen beste bat, ireki berria. «Lan tresnak eta makinak atera dituzte beste enpresa batzuetara eramateko, azpikontratazioa erabili dute, eta enpresa irteerarik gabe utzi arteko erabakiak hartu dituzte, itxi ahal izateko».

Langileen esanetan, zuzendaritzak «hiltzen utzi» du Foruko lantegia, eta aitzakia gisa, lanik ez dagoela esaten du orain. «Urte luzeetan lan zintzo eta txukuna egin ostean, administrazio kontseiluak guk sortutako aberastasuna banatu du, eta, orain, kaleratu egin nagi gaituzte». Lantegia itxi ez dadin «borrokarako prest» daudela gaineratu dute 84 beharginek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.