Ekonomia

Salcedo itxi eta 132 langileak kaleratzea babestu du Iruñeko epaitegi batek

Vianako lantegiko langileek gutxienekoa kobratuko dute lan egindako urte bakoitzeko, hogei egun.

2011ko abenduaren 14a
18:00
Entzun

Iruñeko Merkataritza Epaitegiak Vianako (Nafarroa) Muebles Salcedo enpresaren itxiera babestu du, eta kalera bidali ditu 132 langile, lan egindako urte bakoitzeko gutxieneko kalte-ordiainarekin: hogei egun. Iruñeko Epaitegiak enpresaren argudioak balekotzat eman ditu, eta galerak "etengabeak" direla eta "handituz" doazela esanez idatzi du epaia. Horregatik lehenbailehen enpresa itxi eta jarduera oro eteteko agindu du.

Erabakiak gogor jo du Estellerria. 90 urteko altzari enpresa da Salcedo. Merindade horretan 2.655 langabe zeuden azken datuen arabera. Salcedoko lan batzordeak aitortu du erabaki gogorra dela epaitegiarena, eta salatu du azken sei hilabeteetan enpresak "galerak izateko ahal izan duen guztia" egin duela eta epaitegiko administratzaileekin batera ez dutela jakin enpresaren ondarearen salmenta kudeatzen, kapitala izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.