Salmentak eta enplegua handitu ditu aeronautika sektoreak

Hasi berri den urtean emaitzak gehiago hobetzea espero du Heganek, Airbusen eta Boeingen eskutik

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Krisiari izkin egin dio aeronautika sektoreak. Hegan klusterrean bildutako enpresa aeronautikoek espero dute 2011. urtea salmenten %12ko igoerarekin bukatu izana. Enplegua ere %10 handitu dutela diote, nahiz eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituzten lantegietan kopurua horren erdia izan.

2012. urteari are itxura hobea ikusten dio Heganek. Agiri baten bidez azaldu duenez, klusterreko enpresek parte hartzen duten programek bultzada handia izan beharko lukete aurten. Dagoeneko sinatuta dauzkaten kontratuei esker, bost urteko epean enpresek gaur egun baino 1,8 aldiz gehiago saldu beharko lukete.

Heganen arabera, datozen hogei urteotan bikoiztu egingo da bidaiariak garraiatzeko hegazkin handien kopurua: 15.000 daude orain, eta, Airbusek kalkulatu duenez, 2030erako 31.500 izango dira. Zaharkiturik geratuko direnak zenbatuta, horrek esan nahi du 27.800 abioi handi gehiago beharko direla. Hegazkin txikiagoetan ere —50 eta 100 bidaiari artekoentzat— kopurua bikoiztea espero du sektoreak.

Espektatiba horiekin, munduko bi ekoizle handienak hasi dira beren produkzioa bizkortzen. Airbusek hilean 34 hegazkin egin beharrean 40 egingo ditu, eta Boeingek, berriz, 31,5 beharrean 35. Heganeko bazkideak bi ekoizle horien hornitzaileak dira.

Luzera begira, negozioetarako hegazkinen arloan sartu nahi du klusterrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.