Zerga iruzurra

Salmentak ezkutatzeko sistema informatikoak zigortuko dituzte ogasunek

Sarrera errealak ezkutatzeko sistemak atzeman zituzten iaz denda askotan

Ivan Santamaria.
2016ko maiatzaren 3a
08:09
Entzun

Duela urtebete, saltokien diru sarrera errealak ezkutatzeko sistemak atzeman zituztela jakinarazi zuten ogasunek. Iruzur masiboa dagoenik gezurtatu zuen Gipuzkoako Merkatarien Federazioak.

Aurten, praktika horiek ezabatzeko urrats batzuk egingo dituztela jakinarazi dute gaur Eusko Legebiltzarrean Iruzur Fiskalaren kontrako Borokarako Batzordeko kideek, PSEk egindako eskaerari jarraituz. Neurri horietako bat izango da aurrerantzean bi kontularitza eramateko programak izatea arau-hauste fiskaltzat hartuko dela. Hori egin aurretik kanpaina zabala egin nahi dute txikikazko merkatariei hori azaltzeko.

Horrekin batera, kutxa erregistratzaileen gaineko kontrola handitzeko neurriak iragarri dituzte  Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunetako ordezkariek.

Quebeceko ereduan inspiratuta dago aldundien ekinaldia, eta helburua da kutxak emititzen duen tiket bakoitza benetan erregistratuta geratzea. "Teknologia izango da salmentak gerora ezabatzea ezinezko bihurtzeko", azaldu du Koro Pereirok, Gipuzkoako Aldundiko zerga ikuskaritzako zuzendariordeak.

826 milioiko iruzurra

Pasa den urtean 826 milioi euroko iruzurra azaleratu zen planean zehaztutako ekintzen bidez. Horietatik 334 milioi dagozkio BEZean egiten diren iruzurrei, 272 milioi enpresek Sozietate Zergan egiten dutenean, 121 milioi errenta zergan, 17,5 milioi atxikipenetan eta gainontzeko 69,5 milioi besteetan.

Aurten kopuru hori %2 igotzea aurreikusi dute, 841 milioi eurora.

Kezken artean aipatu dute multinazionalen herrialdez herrialdeko informazioa emateko onartu diren nazioarteko itunak. Informazio hori Espainiako Ogasunera iritsiko da, eta akordio bat beharko da foru ogasunek ere dagokien informazioa eskuratu ahal izateko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.