Ekonomia

Salmentek behera egin dute saltoki handietan

Eustaten arabera, aurtengo martxoan iazkoan baino %1,1 gutxiago saldu dute.

xabier martin
2013ko apirilaren 26a
13:55
Entzun

Krisiaren gordina saltoki handietan ere islatzen ari da urte hasieran, salmentak jaitsi egin baitira martxoan; iazko hilabete berean baino %1,1 gutxiago saldu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Eustatek jakitera eman duenez. Gipuzkoan sumatu dute jaitsierarik handiena. %2,2 izan da, batez bestekoa halako bi. Bizkaian, %0,9 egin zuten behera salmentek; eta Araban, %0,4 baino ez.

Aurtengo otsailarekin alderatuz gero, saltoki handiek %2,9 gutxiago saldu dute, %0,9 gutxiago elikagaietan eta %4,1 gainontzeko produktuetan. Eta langabeziaren datu ezkorrekin bat, enpleguak ere behera egin du saltoki handietan martxoan: %0,3 langile gutxiago izan dira lanean aurreko hilabetearen aldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.