Ikea saltoki parean bildu dira gaur goizean UGT, CCOO eta LAB sindikatuko kideak EAEko hitzarmenaren alde zioen pankarta baten atzean. Bertara inguratu ziren askok sopresaz jaso dute albistea: goizaldeko lauretan Espainiako saltoki handietako Anged patronalak hitzarmena sinatu du Fasga eta Fetico sindikatuekin —Espainiako saltoki handietan gehiengoa duten sindikatuak—. “Langileen eskubideen aurkako atentatu bat da sindikatu horiek sinatu dutena”, esan dute sindikatuetako ordezkariek.
Hitzarmen horretan, langileak enpresaren pentzura urteko egun eta ordu guztiak egongo direla azpimarratu dute sindikatuetako ordezkariek. Patronalak urteko lanaldiaren igoera 1770 ordutik 1826ra igotzea, urteko soldata %6 murriztea, oporraldi zatikatuak izatea, aintzintasuna izoztea eta desagertzea, eta jaieguntan doan lan egitea eskatzen zuen. Fasga sindikatuak bere webgunean jarri du akordiaren berri, eta euren arabera, patronalaren nahiei aurre egin diete. Baina salmenten araberako soldatak, ordutegia 1798 ordura igotzea, gehienez jaiegunen %55etan lan egitea eta gutxienez 9 jaiegunetan, edo aurreko hitzarmenaren araberako aintzintasuna mantenduko dute.
Lan baldintza horiek, saltoki handiek irabaziak izan ostean iritsi da, gainera. Patronalak salmenten jaitsiera azpimarratu ditu baldintza horiek eskatzek, baina sindikatuen arabera El Corte Ingles edo Carrefour enpresek 300 milioitik gorako irabaziak izan zituzten iaz, eta Media Markt edo Ikeak, bestetik, 60 miliotik gorakoak. Horregatik, baldintza horiek neurriz kanpokoak direla esan dute sindikatuek. “Gainera, soldatak ez dira enpresa guztian aldatuko, zentro bakoitzeko bertako salmenten arabera baizik”.
Hitzarmena sinatu berria denez, sindikatuek xehetasunean ezagutu nahi dituzte baldintza horiek, ondoren horren araberako neurriak hartzeko. Azken egunetan balizko greba baten inguruan hitz egin da, eta aukera hori baztertu gabe, sindikatuek euren artean hitz egingo dutela esan dute.