Samarasek erlojuaren aurka dihardu murrizketak adosteko

Erredakzioa
2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Greziako lehen ministro Antonis Samarasek murrizketa gehiago jasoko lituzken akordioaren berri eman nahi dio bihar, Bruselan, Eurotaldearen Lantaldeari. Murrizketak erabaki daitezkeen sailetako ministroekin batzarra egin zuen atzo gobernua osatzen duten hiru alderdiek —Nea Demokratia, Pasok eta Dimar—, akordioa lor dezaten murrizketa gehiagoren inguruan. Hitzarmena eginez gero, egun gutxian ekingo liokete neurriak legebiltzarrean onartzeko tramiteari; hala esan zuen atzo Yannis Sturnaras Greziako Finantza ministroak; «baikorra naiz», esan zuen.

Lan merkatuaren erreforma ere badago eztabaida mahaian, Dimar zentro ezkerreko alderdiak erreformak jasotzen dituen zenbait arau kentzea nahi baitu. Pasokeko sozialdemokratek ere zalantzak azaldu dituzte troikak —NDF, EBZ eta EB— galdegin dituen lan erreformen baldintzen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.